Oianguren iragana argazkietan biltzeko lana egin dute
Urteen poderioz aldaketak izan ditu, eta garai bateko Oiangu nolakoa zen ahaztu ez dadin, argazki zaharren bilketa egin dute Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak elkarlanean, izoztutako oroitzapenak baitira argazkiak.
Ordiziako Oiangu parkea, aisialdi leku eta arnasgune izan da ordiziarrentzat eta ingurukoentzat. Naturgune preziatua ere bada. Laburbilduz altxor txiki-handi bat da, herrigunetik gertu.
Urteen poderioz aldaketak izan ditu, eta garai bateko Oiangu nolakoa zen ahaztu ez dadin, argazki zaharren bilketa egin dute Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak elkarlanean, izoztutako oroitzapenak baitira argazkiak.
Maitane Alvarez alkateordeak hala azaldu du: «Asmoa Oiangu parkearen iragana eta geroa herritarrei erakustea da; horren bidez, bertako paisaian egin diren jarduerak ikusi eta ulertu ditzakegu, eta uste dugu jaso ditugun argazkiekin hori lortzen dugula. Argazkiak bilduta, erakusketa bat jarriko dugu Oianguren eboluzioa ulertzeko, eta batez ere hura zaintzeko konpromisoa berresteko».
Jaso diren argazkien artean Yoana Garciarenak, Oihana Benitorenak, Landarlan elkarterenak, Maddi Martinezenak, Jose Miguel Pecharromanenak eta Edurne Huesarenak daude. Datorren urterako erakusketa bat prestatzen ari dira argazkiekin.