Zaldibiako haurrak, euskaraz kantuan eta dantzan
Mailaka eta txandaka banatuta euskarazko kantuak abestu eta dantzatu dituzte.
Zaldibiako Lardizabal herri eskolak haurrek kantuz eta dantzan ospatu dute Euskararen Eguna. Resti pilotaleku estalian elkartu dira. 11:00etan Haur Hezkuntzakoen txanda izan da, 11:30ean Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoena eta 12:00etan 4, 5 eta 6. mailakoena.
Gela bakoitzeko ikasleek beren kantu, koreografia eta dantzak egin dituzte, eta hirugarren txandakoek bertso sorta bat abestuz eman diote amaiera ekitaldiari. Ikasleen gurasoek eta senideek ikuskizunean egoteko aukera izan dute, baina norberaren umeei zegokion txandan bakarrik.