Otaño mendira igoko dira igandean Aizkorri elkartekoak
BEASAIN // Aizkorri mendizale elkartekoek Gabiria eta Legazpi artean dagoen Otaño mendira (838 metro) egingo dute asteburuko mendi irteera, igandean, hilak 12. Joateko asmoa dutenek aurrez eman behar dute izena elkartearen egoitzan. Bihar arratsaldean egongo dira zuzendaritzakoak bulegoan, 19:00etatik 20:00etara. Igandean 08:35ean dute egina hitzordua Beasaingo tren geltokian.













