Aurrez aurrekoak izango dira hiru herrietan, eta %15eko deskontua aplikatuko diete erosleei, produktu guztietan. Aurkezpenak ere egingo dituzte egileek.
Duela egun gutxi hil den Ndiogou Mbathieren heriotzagatik jaso dituzten elkartasun mezuak eta laguntza eskertu nahi izan dute.
Lokatz eta harri jausi handia lerratu da mendi aldetik trenbidera. Ormaiztegitik Zumarragara zihoan aldirietako tren batek jo du, eta erdi iraulita geratu da, tunel baten sarreran. Ez da inor zauritu, eta onik atera dira 15 bidaiariak.
Osasun Sailaren arabera 179 positibo atzeman dituzte Goierrin, azken hiru egunetan. Hiru herri kenduta, gainontzeko denak eremu gorrian daude.
Maddi Garmendiak (Lazkao, 1996) Kirolari Gaittun podcasta sortu du, Ane Urkiri kazetariarekin batera. Emakume kirolariei eta kirol minorizatuei ikusgarritasuna eman nahi diete, euskaraz.
Autobus geltokiko seinalea eta lurreko marka batzuk falta dira prest egoteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak 75.000 euroko diru laguntza emango dio Ezkio-Itsasoko Udalari proiekturako
Gaintza gainean hasiko da ibilbidea, ohi baino laburragoa obra batzuengatik. Zaldibia zeharkatu, eta Lazkaomenditik Lazkao aldera amaituko da. Sailkapen nagusian lau hautagai jokoan
Beasainen, ura errota parean irten da. Bidea moztuta dago. Ordizian, berriz, Mallutz industrialdetik herrigunera doan bidean.
Hilabete honetako asmakizuna 106 herritarrek asmatu dute. Abenduko lehiaketa martxan dago
Itsasoko Batzordeak antzerki saioa antolatu du, zapaturako. Alegiako pilotalekuan izango da, 18:30ean.
Atsedenerako ingurune natural bat lortzea eta kalitatearekin, dotoreziarekin eta erosotasunarekin uztartzea; hori da Beasaingo Amets Descanso dendaren erronka.
Pandemiarengatik ez balitz, hurrenagoko asteburuan jokatuko zatekeen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Halakorik ezean, Goierrin hiru bertso saio daude iragarrita abendurako.
Urretxuko Udalak iazko irailean jarri zuen martxan zerbitzua, herritarrekiko komunikazioa hobetzeko