Eskola kirola bertan behera utzi du diputazioak
Uholde arriskuengatik alerta laranja indarrean dagoenez hartu du erabakia Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Eguraldi iragarpena dela eta, eta eskola kiroleko larrialdi protokoloari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu bihar, hilak 11, eskola kirolari lotuta egitekoak ziren honako jarduerak:
- Natur ingurunean garatzen diren jarduerak (mendizaletasuna, uretako jarduerak…)
- Espazio itxietan garatzen diren jarduerak (kiroldegiak, gimnasioak…)
- Espazio irekietan garatzen diren jarduerak (belar zelaiak, ikastetxeetako patioak, hondartza, atletismo pistak…)