Landarlan Ingurumen Elkarteak eta On Produkzioak elkarlanean egindako lana da. Kontsumo ohitura arduratsuen inguruko hausnarketa bultzatu nahi du. Aurrerapen bideoa ikusgai dago hemen.
2022ko aurrekontua aurtengoa baino %17 handiagoa izango da. EAJk soilik babestu du proposamena; EH Bildu abstenitu egin da eta PSE-EE, aurka
Uholde arriskuengatik alerta laranja indarrean dagoenez hartu du erabakia Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Azken egunetako euriteen ondorioz Goierriko ibai eta erreka nagusiak hazita datoz. Hainbat lekutan gain hartu dute, eta zenbait garajetan sartu da ura. Beste leku batzutan, neurriak hartzen ari dira. Biharko hobera egingo du eguraldi iragarpenak.
Markos Urdangarinek 2014an jarri zuen martxan Gorbea Barraskiloak barraskilo haztegia, Seguran. Ekoizpenaren %80 irailetik urtarrilera egiten duela adierazi du. Hurrengo urtean hartuko du erretiroa.
Trenen ordez autobusak jarriko ditu Renfek, ordutegi berean. Luizia eroritako tokian garbiketa lanak hasi dituzte, gutxienez bide bat irekitzeko, baina astelehena baino lehen ez dute aurreikusten irekitzea.
Azaroaren 28an jokatu zen Donostiako Maratoia. Naroa Sagarna (Ormaiztegi, 1989) korrikalariak hirugarren egin zuen 2 ordu 55 minutu eta 45 segundoko denborarekin.
Gaur zabalduko dute Jabe eredugarri formakuntza saioetan izena emateko epea. Txakur eredugarri programa berrikuntzak ditu: helduentzako eta haurrentzako hitzaldiak izango dira
Goierrin bizi diren kanariarrek larritasunez bizi dute La Palma uhartean gertatzen ari dena. Horien artean dago Emilio Hernandez (Santa Cruz de la Palma, 1949) urretxuarra.
Pastain baserritik San Joan ermitara artean dago itxita. Auzoko plaza ere urez beteta dago.
Abenduaren 26an, 50 urte beteko dira, Joseba Rezola Arratibel ordiziar poltikari eta abokatua hil zela. Memoria itzal ez dadin, hainbat ekintza antolatu ditu EAJk