Iñigo Aldasoro izango da 'Irudiak eta hitzak' bildumako pertsonaia
KULTURA // Iñigo Aldasoro Ordiziako Su eskolako zuzendaria izango da Nafarroa23 estudioko Irudiak eta hitzak bildumako protagonista. Prebentzioaren inguruko bi hitzaldi eskainiko ditu gaur, 18:00etan eta 19:15ean; Jose Mari Telleria argazkilariak egindako erretratuak ikusgai egongo dira. Hitzordua hartu behar da.













