Luizi bat trenbidera etorri eta trenak jo du, Gabiria parean
GABIRIA // Renferen tren zerbitzua etenda geratu zen, atzo arratsaldean, trenbidera lur jausi handi bat lerratu ondoren. Ormaiztegitik Zumarragarantz zihoan aldirietako tren batek karrilera eroritako lokatz eta harri piloa jo zuen, eta erdi iraulita geratu zen, tunel baten sarreran. 15 bidaiariak onik atera ziren, eta ez zen inor zauritu.