Alaitasuna errondailak larunbatean egin behar zuen kontzertua bertan behera geratu da
Legazpi Musika Bandak igandean egin behar zuena ere bertan behera utzi dute, eta horren ordez kalejira egingo dute musikariek 12:00etan hasita. Abesbatzaren saioa hilaren 26ra atzeratu dute.
Legazpin astebururako iragarrita zegoen musika agendan azken orduko aldaketak izan dira, arrazoi desberdinak tarteko, eta errondailak eta bandak iragarrita zituen kontzertuak bertan behera geratu dira, eta Santikutz abesbatzarena atzeratu.
Alaitasuna errondailak larunbatean egin behar zuen kontzertua Latxartegi aretoan, aurretik Gizarte Zentroan emanaldi txiki bat eskaini eta gero. Biak bertan behera geratu dira.
Bertan behera geratu da, baita ere, Legazpi Musika Bandaren igande eguerdiko kontzertua, baina kontzertuaren ordez, bandako musikariek kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan 12:00etan hasita.
Azkenik, Santikutz abesbatzaren ohiko Gabonetako kontzertua hilaren 26an izango da, 19:00etan, Parrokian.