Ane Odriozolak Iparragirre saria irabazi du
Euskarazko narratiba ataleko saria da, eta lan irabazlea 'Garaiz nagoen bitartean' da. 2019ko edizioan ere irabazi zuen sari hori
Urrian argitaratu zuen Conspiracion en Gibola eleberriak izandako arrakastaren ondoren eta trilogiak Durangoko Azokan izandako harrera onaren ostean, sari garrantzitsu bat irabazi du aste honetan Ane Odriozolak, 2021eko Iparragirre Saria hain zuzen, euskarazko narratiba sailean.
Urretxu eta Zumarragako udalek antolatzen duten literatur sari horietako euskarazko narratiba atalean 19 lan aurkeztu dira, eta saria Ane Odriozola Ciarentzat izan da, Garaiz nagoen bitartean lanagatik. 2019ko edizioan ere euskarazko narratiba saria irabazi zuen.