Itsasondon eskolarteko mendi bizikleta lasterketak egingo dituzte bihar
Benjaminetatik infantiletara arte lehiatuko dira, neskak eta mutilak
Itsasondon mendi bizikleta ikasleek euren abiadura eta trebezia neurtzeko aukera izango dute bihar. Benjamin, alebin eta infantil mailako lasterketak izango dira, 10:30ean hasi eta bata bestearen atzetik. Benjaminek bi itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari; alebinek, hiru eta infantilek, lau. Izen ematea 09:15ean zabalduko da.