Migdalako outletak bihar itxiko ditu ateak
Negurako arropa eta osagarriak erosteko aukera dago Igartzan
Migdala erropa denda gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako neguko arropa eta osagarriak saltzeko azoka egiten ari da egunotan, Igartzako jauregian. Bihar amaituko da. Maialen Olano arduradunak orain artekoarekin pozik dagoela esan du. Jendea gabonetako opariak egiteko aprobetxatzen ari dela aipatu du, naiz eta berarentzako erosten duenik ere badagoen. Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era da.