Udaletxean aurkeztu behar dira COVID ziurtagiriak
IDIAZABAL // Legeak hala zehaztuta, ikuskizunetan eta udal ikastaroetan COVID ziurtagiria eskatuko da. Udal eraikinetako txartela duten herritarrek giltza aktibo izaten jarraitu eta zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izateko, COVID ziurtagiria aurkeztu beharko dute udaletxean, 08:30etik 14:30era, edo liburutegian 16:30etik 18:30era. Bihar izango da azken eguna ziurtagiriak aurkezteko.













