Zortzi antzezlan izango dira, urtarrilaren 14tik apirilaren 8ra. Sei, euskaraz izango dira
Ibarrola errekan egindako isurketak oraindik ez dituztela garbitu ere jakinarazi dute ekologistek.
Ustekabeko istripu baten ondorioz, larriki zaurituta ospitalean ingresatuta zegoen. Errugbi Federazioak errespetua eskatu du jokalariaren familiarengatik.
Zumarragako Udalak eta HTK Film enpresak Eusko Jaurlaritzaren musika eta arte eszenikoak bultzatzeko egitasmoarekin bat egin dute. Urtarriletik martxora, bost kontzertu izango dira.
'Piztu Gabonak' kanpaina martxan da, Gabonetara begira, herriko establezimenduen aldeko hautua egitera animatzeko mezuarekin. 3.000 euro zozkatuko dira bezeroen artean
Legazpiko enpresa 2017an hasi zen herriko elkarteak laguntzen. Ekipazio berrirako, entrenatzaileen formakuntzarako eta 75. urteurreneko ekitaldietarako erabiliko du dirua Ilintxak
Kadete mailako Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako selekzioek elkarren aurka jokatuko dute abenduraren 30ean. Beasainen, neskek eta Zumarragan, mutilek
Aurten ere ez dute ohiko errondarik egingo, baina bi pertsonaiak Agirre-Etxeberri parkean egongo dira hilaren 24ko goizean, haurren bisitak jasotzen
Amaia Iturrioz, Amets Arzallus, Julio Soto, Odei Lopez, eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan. Sarrerak udaletxean hartu daitezke.
Hiru hilabete falta dira Korrika hasteko. Herrietako batzordeetan parte hartzeko deia egin du AEK-k. Beasaingo herri dendan materiala salgai dute.
Herriko puntu desberdinetan radar mugikorra jartzen dute . Abiadura mugak zenbat errespetatzen diren neurtu nahi du udalak . Gehienezko abiadura 30 kilometrokoa da herrigunean
Aurten 700 lanetik gora aurkeztu diztute; 249 krisma lehiaketan eta 462 idazlanetan.