Rubik kubo txapelketa herrikoia egingo dute Legazpin abenduaren 28an
Rubik kubo normala erabiliko dute partaideek, 3x3x3 erakoa. Txapelketa amaitutakoan, erakusketa eta jolasak izango dira.
Jon Alberdi Garde gaztetxoak antolatuta, Rubik kubo txapelketa herrikoia egingo dute Legazpin datorren asteko asteartean, abenduak 28. Txapelketa Kultur Etxean egingo dute, 16:00etan hasita. 12 urtetik gorako partaideek COVID ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Rubik kubo normala erabiliko dute partaideek, 3x3x3 erakoa, eta norberak berea eramateko eskaria egin du antolakuntzak. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik, eta azken eguna hilaren 27a da, astelehena. Hemen eman behar da izena: rubiklegazpi@gmail.com.
Txapelketa amaitutakoan, erakusketa eta jolasak egingo dituzte.