Bi liburu irakurriko dituzte irakurleek Gabirian ilbeltzerako
GABIRIA // Irakurle Txokoko kideek bi libururen inguruan egingo dute hurrengo solasaldia, urtarrilaren 22an. Batetik, Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko eleberria irakurriko dute. Bestetik, eta noizbehinka poesia tartekatzeko asmoa gauzatzeko Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsak ere leituko dute urtarrileko saiorako.













