Koronabirusaren datuen gorakadak ez du etenik momentuz; azken hiru egunetan 436 positibo atzeman dituzte Goierrin. Gehienak Beasainen eta Legazpin.
Lau urtean izan da Donostiako taldeko abeslaria. "Bihotzak eskatzen" dionari jarraituta, bukatutzat eman du aro hori. Azken kontzertua Madrilen izango du, urtarrilaren 15ean.
Gaur Donostiako Izotz Jauregira joan dira patinatzera herriko 24 neska-mutik. Urtarrilaren 2an zerbitzuak 20 urte beteko ditu eta Gazte-txokoan disko festa egingo dute ospatzeko.
Parrokian izango da, 19:00etan. Elizako ateak 18:30ean irekiko dituzte. Emanaldiaren errepertorioan Gabon kantak izango dira nagusi.
Etxez etxeko arreta zerbitzuko langileen grebara Olentzero eta Mari Domingi batu dira. Ikatza utzi dute Beasaingo Udaletxeko eta Goxarako bulegoetako atarietan, eta langileek protestarako eskuorriak oparitu dizkiete
Kawa Leaumaren familiak markatutako denborak errespetatu nahi izan ditu Ordizia Rugbik eta gaur, azken agur mezua zabaldu dute.
La Palmako biztanleei Euskal Herriko elkartasuna helarazteko proiektuan murgilduta dabil musikari legazpiarra. Igandeko kontzertuan parte hartu zuen, eta aita ere eszenatokira gonbidatu zuen.
Abenduaren 27tik 30era Auzoetan lehiatuko dira neska-mutilak, goizez eta arratsaldez. Sei urtetik 14ra bitarteko haurrentzat da. Eskuz jokatuko dute, zaharrenek banaka eta gazteagoek binaka.
Olaberriko gazta handiak arreta piztu du giro hotzeko azokan. Aurten ere ez da Eguberriko azoka berezirik izango.
Hirugarren igogailuarekin Nekolalde kalearen eta Nafarroaren arteko ardatz irisgarria amaituta dago. Urtarrilean Oriamendi kaleko zorua hobetzeko lanak hasiko dira
Aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailetako lau partida jokatuko dira; ondoren, nagusien lau t’erdiko partida izango da. Sukiak eta Galdosek Gipuzkoako txapela irabazi dute 3. mailan.
Madura elkarteak ostegunero antolatzen duen azokako postuez gain, artisau eta produktu berezienak ere izango dira.