Gabonetako zopazoka berezia antolatu dute gaurko Seguran
Madura elkarteak ostegunero antolatzen duen azokako postuez gain, artisau eta produktu berezienak ere izango dira.
Madura Elikagai Elkarteak antolatuta, urrian asteroko azoka berreskuratzeari ekin zioten Seguran, kalitatezko produktuak saltzeko helburuz, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzenaren bidez. Ostegunero egin izan dute harrezkero azoka. Gabonen atarian, gaur, zopazoka berezia egingo dute, 17:00etatik 19:30era, Errebote plazan.
Betiko postuez gain, beste hainbat postu ere egongo dira, eta elikagaiez gain, artisautza postuak ere egongo dira, tartean zeramika edota ehungintza produktuen postuak. Mendarte, Telleria, Hariztizabal, Segurako eztia, Garoa, Oiharte, Basabe, Olatxu, Txaramela, Edare, Isla, Pott, Maitandu, Kurkubi, Artizar, Hyle, Araiz, Loregorri, Ehunduz, Kikuxa, Otero, Lorena, Koloreztatu eta Segurako talogileak izango dira bertan haien produktuak saltzen. Gabonetako azken erosketak egin nahi dituzten herritarrek gaur izango dute aukera Seguran.