Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak musukoarekin izango dira
Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak egin egingo dira, neurri bereziekin: desfileak gelditu gabe egingo dituzte, eskoletara mugatu dituzte. Kantu eske gutxiago egingo dira.
Olentzero eta Mari Domingi Olaberriako haurrekin. Atzo iritsi zen, lanak aurreratzeko // K. G. Z. Olentzerorekin eta Mari Domingirekin batera neurri murriztaileak iritsiko dira. Etorreretan maskara derrigorrezkoa izango da edozein kasutan, esaterako. Halere, parktikan ez du aldaketa handirik eragingo, tokian tokiko antolatzaileek eta udalek lehendik ere maskara erabiltzeko eskatua zuten. Bestelako neurriak ere hartuak zituzten, arriskuak txikitzeko asmoarekin.
Legorretan, esaterako, Olentzero eta Mari Domingi bikotea zuzenean Ugao ikastetxeko patiora joango da, eta ikasleekin topaketa itxiak egingo dituzte. Zaldibian ere Lardizabal herri eskolako haurrentzako izango da soilik ekitaldia.
Mutiloan traktorean egingo dute desfilea, gelditu gabe. Beasainen atera ahalko dira argazkiak. Ordizian, ere bai. Photocall-a izango da Barrena jauregian, 11:30etik 13:30era.
Kantu eskeak ere izango dira. Ataunen, esaterako. Goizean bi talde aterako: batzuk, Aia aldera eta besteak, San Martinera. 15:00etan San Gregorio plazan elkartuko dira, herrigunean aritzeko. Zerainen 08:45ean geltokian elkartuko dira.
Urretxun eta Zumarragan Eguberri eguzki berri dinamikaren hirugarren eta azken saioa egingo dute. Udazkenean baso-baserritarrekin festaren jatorriaren eta ikazkinen lana landu dute eta biharko egunean ikasitakoa gorpuztuko dute, suaren inguruan.
Lehen bisitak, eginda
Olentzerok eta Mari Domingik Goierriko herri batzuk jada bisitatu dituzte. Atzo, Gabirian eta Olaberrian izan ziren, kasu. Asteburuan, berriz, Zerainen, Zegaman eta Ezkio-Itsason.
HERRIZ HERRI
· Altzaga. 18:00etan, plazan.
· Arama. 12:00etan, plazan.
· Ataun. 18:30ean, San Martingo plazan.
· Beasain. 11:30ean, plazan.
· Gaintza. 17:00etan, plazan. 18:30ean Elizako arkupetan.
· Idiazabal. 19:00etan, kalejira.
· Itsasondo. 09:45ean, plazan.
· Lazkao. 09:30ean, Arerian.
· Legazpi. 18:00etan, Goierri tabernan.
· Legorreta. 10:00etan, eskolan.
· Mutiloa. 18:00etan, plazan.
· Ordizia. 10:00etan, 11:00etan eta 12:30ean, Plazan Nagusian. 18:00etan, Lastalan, desfilearen hasiera.
· Ormaiztegi. 11:30, Zubipen.
· Segura. 18:00etan, frontoi zaharrean.
· Zaldibia. Gaur goizean, olentzeroren etorrera, Lardizabal eskolan. Bihar kantu eskea.
· Zegama. 11:00etan, gabon kantak. 15:00etan, gabon eskea. 18:00etan, etorrera, Olaranen.
· Zerain. 09:30ean, plazan. 10:30ean, ostatuan. 11:30ean, Hirukaten. 12:30ean, parkean. 13:30ean Mandion. 19:00etan, plazan












