Joseba Rezola eta Aurora Lopez de Goikoetxea omendu ditu EAJk Ordizian
Joseba Rezola Arratibel erbesteko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea hil zela 50 urte ziren atzo. Ordiziako hilerrian egindako ekitaldi batean gogoratu du Rezola EAJk.
Joseba Rezola Arratibel eta haren emazte Aurora Lopez de Goikoetxea omendu ditu EAJk Ordiziako hilerrian egindako ekitaldi batean. Rezola erbesteko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea izan zen, eta atzo bete ziren 50 urte hil zela. Lore eskaintza eta aurreskua eskaini zieten.
Ordizian izan ziren atzo EBBko lehendakari Andoni Ortuzar eta hainbat burukide, baita GBBkoak ere, EAJ-PNVko Aberri Batzarreko ordezkariak, Ordiziako EAJ-ren Uri Buru Batzarreko kideak, diputatuak eta Joseba Rezola eta Aurora Lopez de Goikoetxearen senideak.
Biharko papereko edizioan kronika zabalagoa argitaratuko du Goierriko Hitza-k.