Erakusleihorik ederrenak saritu dituzte
Pedro Pereiro farmaziak irabazi du Lazkaoko Udalak antolatutako Eguberrietako 7. Erakusleiho Lehiaketa. Beste hainbat sari ere banatu dituzte.
Eguberrietako 7. Erakusleiho Lehiaketako sariak banatu dituzte Lazkaon. Herriko 20 saltokik parte hartu dute lehiaketan, eta 1.450 lagunek eman dute botoa. Sari nagusia, Pedro Pereiro farmaziak jaso du, eta harekin batera, Mamufo laboreak eta Amets Bat dendak ere izan dira sarituak. Botoa eman duten herritarren artean, 300 eta 100 euroko erosketa bonoak ere zozkatu dituzte. Kepa Zubiarrain alkateak esker ona agertu diete lehiaketan parte hartu duten saltokiei, baita botoa eman eta herriko dendetan erosten duten herritarrei ere.