Goierriko Ernairen topaketa bertan behera gelditu da
Ramirez de Aldak Altsasuko gazteek auzian bizitakoa elkarbanatu behar zuen, baina egoeragatik atzeratzea erabaki dute
Goierriko Ernaik gaurko antolatuta zituen ekintzak atzeratu egin dituzte, data zehatzik gabe. Adur Ramirez de Alda Pozuetak Altsasuko auzian zigortutako gazteen bizipenak oroitu behar zituen Arrano elkartean, baina osasun egoeragatik onena ez egitea zela erabaki dute.
Taldeko argazkia ere atera behar zuten, presoen eskubideen aldeko manifestazioari babesa adierazteko. Hau ere ez dute egingo.