Goierriko skate komunitateak abiada hartu nahi du
Beasaingo pumptrackean skate eguna egingo dute bihar, egun osoan zehar
Skate eguna eguna egingo dute bihar, Beasaingo pumptrac-ean, egun guztian zehar: 10:00etan ikastaroak hasiko dira, Alazne Aurrekoetxearekin eta Maria Elosegirekin; 12:00etan, Aurrekoetxeak eta Elosegik ikuskizuna eskainiko dute; 16:30ean, praktikatzeko aukera egongo da. Bitartean, musikak girotuko du ingurua. Surf-skate ohol bat ere zozketatuko dute parte hartzen dutenen artean.
Beasaingo Udalak eta Skate Herriak, Vicuña sporten eta Woodetail konpainiaren laguntzarekin, skate komunitatea indartu nahi dute. Horretarako, eskualdeko zale guztiei gerturatzeko deia egin diete. Ez dago aditua izan beharrik. Ohola ez duenari ere bertan utziko diote bat. Baina aldez aurretik izena emateko eskatu dute, aire libreko jarduera izan arren parte hartzaileen kopurua kontrolpean izateko. 690 000 547 zenbakiara idatzi behar da edo galdetegi hau bete.