Lazkaoko San Silbestre proba eta Erregeen zamalkada ere, bertan behera
Azken orduan hartu du erabakia Lazkaoko Udalak. Herritarrei "arduraz jokatu eta ezarritako prebentzio eta segurtasun neurri oro" betetzeko deia egin die.
Beste herri batzuek hartutako bide beretik, Lazkaoko Udalak ere bertan behera utzi du ostiralean egitekoa zen San Silbestre lasterketa herrikoia. Ez hori bakarrik, urtarrilaren 5eko Erregeen zamalkada ere ez egiteko erabakia hartu dute. Azken asteotako “Covid-19 kutsatzeen hazkunde esponentzialaren aurrean” hartu dute erabakia. Herritarrei “arduraz jokatu eta ezarritako prebentzio eta segurtasun neurri oro” betetzeko deia egin die udalak.