A-636ko bidesaria urtarrilaren 18an hasiko dira kobratzen
Urtarrilaren 18tik aurrera errepidea erabili ahal izateko teleordainketa sistemaren bat izan beharko da, derrigor
Beasain eta Bergara arteko A-636 errepidea urtarrilaren 18an hasiko dira kobratzen. Hortatik aurrera, errepidea erabiltzeko teleordainketa sistemaren bat izan beharko da, derrigor. Izan ere, bidesaria Free flow edo etengabeko jarioaren sistemaren bidez kobratuko dute. Hau da, Beasaingo, Ezkioko edota Deskargako arkutik pasatzean –Antzuolako irteeran beste arku bat dago, txikiagoa– zuzenean kobratuko dute.
Tarifak
IBILBIDEA |
ABIATURIK GABE |
ABIATUREKIN (Deskontu progresiboak, gutxienez 6 joan-etorri hilean) |
||
1-8 TRANSITO 25% |
9-20 TRANSITO 55% |
21 TRANSITOTIK AURRERA 75% |
||
Beasain-Ormaiztegi |
0,38€ |
0,28€ |
0,17€ |
0,09€ |
Ormaiztegi- Zumarraga |
0,74€ |
0,55€ |
0,33€ |
0,18€ |
Legazpi/Urretxu-Bergara |
1,41€ |
1,06€ |
0,63€ |
0,35 |
Legazpi/Urretxu-Antzuola |
0,48€ |
0,36€ |
0,22€ |
0,12€ |
Gipuzkoako Foru Aldundiaren gomendioa Abiatu sistema ezartzea da, beherapenak dituen bakarra delako. Abiatu sistema Goierrin bertan eskuratzeko aukera urtarrilaren amaierara arte egongo da.
EZKIO-ITSASO. Udaletxean. Urtarrilak 11.
ORMAIZTEGI. Gizarte etxean. Urtarrilak 12.
ZUMARRAGA. Zelai Arizti kultur etxean. Urtarrilak 13-14-27.
BEASAIN. Udaletxean. Urtarrilak 17.
LEGAZPI. Udaletxean. Urtarrilak 18-21-28.
URRETXU. Udaletxean. Urtarrilak 3-4-24-25.