Bakarka, baina taldean
Skate eguna egin dute Beasainen. Irristan, gora eta behera, goiz eta arratsalde ibili dira gazteak
Beasaingo Skate egunean 30 bat gaztek hartu dute parte. Izena emandako gazteenak bost urte zituen, baina 20 urtetik gorako jendea ere animatu zen. Emakumezkoak, asko.
Egun osoan ibili dira pumptrack zirkuituan itzulika edo propio muntatutako skate-maldan: Ane Meñica eta Alexis Navia skatelariek ikastaroa eta ikuskizuna eskaini dute goizean, eta ikasitakoa praktikatzeko aukera izan zen arratsaldean. Goierriko skate komunitatea saretzea eta kirola zabaltzea zen topaketaren helburua.