Goazen-en Lazkaoko ikuskizuna martxora atzeratu dute
LAZKAO // Goazen 8.0 telebista saioko aktoreak ikuskizun bikoitza egitekoak ziren atzo Lazkaon. Pandemiaren egoera eta edukiera mugak direla eta, ekitaldia atzeratzea erabaki dute, ordea. Martxoaren 12an izango da ikuskizuna, leku eta ordu berean. Egungo sarrerek balioko dute data berrirako; itzultzeko aukera ere emango du udalak.













