Lasterketa «berezitzat» daukate Gorka eta Ion Izagirre anaiek jaioterrikoa. Aita Joxe Ramonen ibiliari jarraituz, gustuko diziplina dute eta sasoi puntu onean datoz. Biek ala biek maillota estreinatuko dute.
Ormaiztegiko 50. Ziklo-Kros proba jokatuko da igandean. Moldaketak egin behar izan dituzte ibilbidean. Gorka eta Ion Izagirre lehian ariko dira
Hamabi denboraldiz txirrindulari profesionala izan da Gari Bravo Oiarbide (Lazkao, 1989). Euskaltel-Euskadin osatu ditu azken bi sasoiak. Gogotsu dago etapa berrirako.
Joxe Mari Aiestaran eta Mari Jose Acedo Itsas-Lur arraindegikoak, Cesar Garcia Mugar elektrizitatekoa eta Teresa Irizar Aranburu zapata dendakoa omendu dituzte.
Betaurreko gorridun Mari Domingi eta Olentzero irudikatu dituzte. 2022an erakusleihoa apaintzeko doako zerbitzua izango du. Xalo arropa denda eta Argi optika ere saritu zituzten
Marka berria jarri du Goierrik, hiru egunean 952 kasu batuta. Eusko Jaurlaritzak edukiera eta ordutegiak mugatu ditu berriz ostalaritzan. Berrogeialdia zazpi egunekoa izango da gaurtik.