Irristan, gora eta behera
Beasaingo Skate egunean 30 bat gaztek hartu dute parte. Izena emandako gazteenak bost urte zituen, baina 20 urtetik gorako jendea ere animatu zen. Emakumezkoak, asko. Egun osoan ibili ziren pumptrack zirkuituan itzulika edo propio montatutako skate-maldan: Ane Meñica. eta Alexis Navia skatelariek ikastaroa eta ikuskizuna eskaini zuten goizean, eta ikasitakoa praktikatzeko aukera izan zuten arratsaldean. Goierriko skate komunitatea saretzea eta kirola zabaltzea zen topaketaren helburua.













