Aian omenaldia eginda bukatu da oroimen egitaraua
ATAUN // Ohiko datan, abenduaren 30ean egin zuten Ataungo Aia auzoan 1936ko gerraren ondorioak jasan zituztenen omenezko ekitaldia. Iragana gogora ekartzen oroimen historikoaren egitarauko azken jarduera izan zen. Ekitalditxoa egin zuten Aiako plazan kokatuta dagoen oroitarriaren aurrean, gerraren biktimei loreak utzita.













