Beasainen, Ormaiztegin, Legazpin, Idiazabalen, Zegaman, Zumarragan eta Ordizian harrerak egin dizkiete.
'Elitist Britain 2019' dokumentuan oinarrituta, elite, aginte eta goi mailako lanpostuetan dihardutenen unibertsitate prestakuntza aztertzen du Jon Diez Egurbide EHUko irakasle legorretarrak zuzendutako ikerketa lan mardulak.
Antton Iturbek (Urretxu, 1971) DJ Makalaren 'Katebegiak' lanean parte hartu du. Bilduma horretan Euskal Herrian 1970.eko hamarkadan egin zen rocka jaso dute.
Goitibeheren euskal egutegia handitzeko egitasmoari heldu dio Legazpiko inertzia kirol elkarteak. 2022rako 9 lasterketa hitzartu dituzte, eta gehiagorekin ari dira lanean. Diru bilketa 14ra arte da
Betidanik izan du begiko artzaintza Mikel Mandiolak (Gabiria, 1997), eta gaur egun gazte gutxik aukeratzen duten lanbidea hartu du: artzainarena. Artaldea hazita, uda mendian igaro zuen.
Zalantza askorekin, baina herri gehientsuenetan, Errege Magoen ekitaldiak mantenduko dituzte, moldaketak eginda bada ere. Lazkaon, bertan behera geratu da
Gabonetako bigarren sorkuntza lehiaketaren sariak banatu dituzte Idiazabalen.
Legazpitik Oñatira bitarteko Udanako mendatean abenduaren erdialdean izan zen lur mugimendua konpontzeko lanak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Emergentziazko obrak egingo ditu Bide Azpiegituretako Departamentuak, errepidea beherantz lerratu ondoren, zirkulazioa etenda eta portua itxita baitago luizia izan zenetik.
Neguko oporraldiagatiko etena ederki baliatu dute Lazkao Kirol Elkarteko futbol taldeek. Ligako ohiko erritmoa alde batera utzita, Eguberrietan klubek antolatu dituzten lehiaketa ugaritan parte hartu dute, eta garaile atera dira gehienetan.