Azatxo kanpusarekin saskibaloiaz gozatzen ari dira
Gabonetako ohiko hitzorduetako bat da Ordizia saskibaloi taldeak antolatzen duen Azatxo Kanpusa. Aurtengoa, zazpigarren ekitaldia izan da eta, COVID-19 testuinguruan bada ere, partaideen osasuna bermatzeko neurri guztiak hartuta egin dute. Bi astez luzatuko da aurtengoa. Iragan astean, hasi ziren eta txikienak saskibaloira gerturatzeko aitzakia da.












