Hiru Errege Magoak iritsi dira Goierrira
Beasainen, Ormaiztegin, Legazpin, Idiazabalen, Zegaman, Zumarragan eta Ordizian harrerak egin dizkiete.
Meltxor, Gaspar, eta Baltasar, hiru Errege Magoak iritsi dira Goierrira. COVID-19 testuinguruak zalantzak sortu baditu ere, Goierriko herri hazi gehientsuenetan egin dira ekitaldiak, egun bizi dugun egoerak eskatzen dituen neurri guztiak hartuta beti ere. Bigarren urtez jarraian, koronabirusak eragin zuzena izan du urtarrilaren 5eko gauean, eta hala, gau hori magiaz betetzen duten hiru Errege Magoen etorrera, zamalkada eta harreretan.















