Lazkao KE nagusitu da Eguberrietako lehiaketetan
Neguko oporraldiagatiko etena ederki baliatu dute Lazkao Kirol Elkarteko futbol taldeek. Ligako ohiko erritmoa alde batera utzita, Eguberrietan klubek antolatu dituzten lehiaketa ugaritan parte hartu dute, eta garaile atera dira gehienetan.

Harizti Haundi zelaian bertan, abenduaren 29an eta 30ean Lazkaoko elkarteak antolatu duen II. Eguberri Futbol Saria izan da emankorrenetakoa. Lehen egunean kadeteen lehiaketa eta bigarrenean jubenilena jokatu ziren, eta biak Lazkaok irabazi ditu. 45 minutuko partidatxoetan, lau talderen arteko kanporaketa sisteman jokatu dute.
Kadeteek Ostadarri irabazi zioten finala, penaltietan. Elgoibar-Ostadar eta Lazkao-Altsasu ziren finalaurreko parekatzeak. Lazkaon geratu da klubaren lehiaketako garaikurra.
Biharamunean, jubenilek errepikatu zuten garaipena. Orioko-Añorga eta Lazkao-Altsasu kanporaketen ondoren, oriotarren aurka jokatu zuten Lazkaoko jubenilek finala, baita irabazi ere.
Haurrak ere irabazle
Lazkaoko alebinek Irunen jokatu dute, CD Behobiaren I. Gabonetako Txapelketan. 2011n jaiotakoen taldeak irabazi zuen, igandean. 2013koek, berriz, Aretxabaletako txapelketa bereganatu zuten, abenduaren 28an.