Udanako mendateko lerradura konpontzen hasi da foru aldundia
Legazpitik Oñatira bitarteko Udanako mendatean abenduaren erdialdean izan zen lur mugimendua konpontzeko lanak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Emergentziazko obrak egingo ditu Bide Azpiegituretako Departamentuak, errepidea beherantz lerratu ondoren, zirkulazioa etenda eta portua itxita baitago luizia izan zenetik.

GI-2630 errepideko 9,930 eta 9,980 kilometro puntuen artean dago errepidea kaltetuta, Oñatiko udal barrutian. Makinak atzo hasi ziren leku hartara eramaten, eta aste honetan ekingo diete konponketa lanei.
Hiruzpalau hilabeteko obra
Beheratuta dagoen 50 metro luzeko errepide zatia sendotzeko, errepideari eusteko horma eraikiko dute, 15 metro luzeko mikropilotezko pantaila batekin indartuta eta 15 metroko buloiekin ainguratuta.
Aurrekontua 315.000 eurokoa da, eta lanek hiru hilabete eta erdiko iraupena izango dute. Lanak iraun bitartean ez dute aurreikusten errepidea zabaltzeko modurik.