Peajearen aurkako manifestazioa egingo dute igandean Beasainen
Beasaingo Bideluze plazatik hasita, peajearen eta bizitzaren garestitzearen aurkako manifestazioa deitu Goierriko Kontseilu Sozialistak.
Hilaren 9an, 18:30ean Beasaingo Bideluze plazatik hasita, peajearen eta bizitzaren garestitzearen aurkako manifestazioa deitu Goierriko Kontseilu Sozialistak. Zaldibia, Beasain eta Ordiziako GKSk ere bat egin dute manifestazio deialdiarekin. Izan ere, GKSren esanetan, A-636 autobideko bidesaria «bizitzaren garestitzearen adibide garbia da, langile klaseak bere azalean sufritzen duena eta larritzera bidean dena. Bizitzaren garestitzeko joaera hau krisi kapitalistaren barruan kokatu behar da». Bestetik, «nola peajeari, hala bizitzaren garestitze orokorrari aurre egiteko antolakunta komunista indartu» behar dela uste dute. «Izan ere, joera hau ez da parlamentu batean dekretuz geldiaraziko eta oso argigarria da
A-636ko bidesariaren alde egin izana alderdi guzti-guztietatik, zuzenean ez bada, zeharka».