Kawa Leaumaren omenezko minutuko isilunea
Ampo Ordiziak igandean jokatuko du Altamiran, Burgosen aurka, 12:00etan. Ohorezko Mailako zortzigarren jardunaldia da.
Espainiako Errugbi Federazioak (FER) jakitera eman duenez, asteburu honetako estatuko txapelketetako partida guztien hasieran minutu bateko isilunea egingo dute Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalari zenaren omenez. Abenduaren 21ean Amsterdamen (Herbehereak) hil zen istripuz, Espainiako selekzioarekin zela.
Ampo Ordiziak igandean jokatuko du Altamiran, Burgosen aurka, 12:00etan. Ohorezko Mailako zortzigarren jardunaldia da.
Kawa Leaumaren gorpua Zeelanda Berrian dago dagoeneko. Espainiako selekzioak Madrilgo Complutense Unibertsitateko Estadio Nagusian jokatuko den txapelketa kontinentaleko Herbehereen aurkako partidan omenduko du.