Rogelio Botanz legazpiarra, 'La Voz Senior' saioan
95 urteko Rogelio Botanz legazpiarrak (izen bereko abeslari ezagunaren aita) Antena3 telebista kateko La Voz Senior saioan parte hartu du. Lehen saioa bihar emango dute, 22:00etan.
95 urteko Rogelio Botanz legazpiarrak (izen bereko abeslari ezagunaren aita) Antena3 telebista kateko La Voz Senior saioan parte hartu du. Lehen saioa bihar emango dute, 22:00etan. Programa hau herrialde askotan ematen da eta Botanz inoizko parte hartzaile beteranoena da. Olaztikoa da jaiotzez eta jotak, boleroak eta rantxerak abestea bereziki gustuko ditu.