Euskaltegian izena ematen dutenak berehala hasiko dira
Beasaingo Udal Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 14ra arte. Langabetuentzat diru laguntzak eta baldintza bereziak dituzte.
Beasaingo Udal Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 14ra arte. Aurrez aurreko eta autoikaskuntza aukerak eskaintzen dituzte, baita ere mintzamena lantzeko tailerrak. Orain izena ematen dutenak berehala hasiko dira klaseekin.
Izena emateko Euskaltegiarekin harremanetan jarri behar da. J. M. Iturriotz kalean dago euskaltegia, Lanbide parean. Bestela, 943 02 81 00 edo 688 740 385 telefonora deitu behar da edo euskaltegia@beasain.eus helbidera, idatzi.
Langabetuentzat diru laguntzak eta baldintza bereziak dituzte.