Goierri Trail Kopak 2022ko egutegia aurkeztu du
Martxoaren 6an hasiko da, UZ Trail probarekin. Zortzi proba izango dira
Goierri Trail Kopak badu aurtengo agenda. Martxoan hasiko da lehia, Urretxuko eta Zumarragako UZ Trail probarekin. Urrian amaituko dute, Ordiziako Mendi Maratoi erdiarekin. Zortzi lasterketa izango dira denera.
Egoeraren ezengonkortasunak behartuta baliteke proba guztiak ez lehaitzea. Unean uneko osasun neurriek baldintzatuko dute. 2021ean, adibidez, hiru proba bakarrik egin ahal izan zituzten. Proba bakoitzean lortutako postuaren arabera puntu gehiago edo gutxiago jasoko dituzte eta amaieran puntu gehien dituenak irabaziko du.