Hiru egunean 1.220 kasu gehiago agertu dira Goierrin
Datuek koska bat behera egin badute ere, oso goitik jarraitzen dute oraindik Goierrin. Osasun Sailak beste 1.220 positiboren berri eman du. Hamalau herri 7.000ko tasatik gora daude.
Osasun sailak beste 1.220 kasuren berri eman du gaur; azken hiru egunetakoak dira, astelehenetik asteazkenera bitartekoak. Beasainen (243) eta Ordizian (224) daude oraindik ere gehienak; Zumarragan (156), Legazpin (149), Urretxun (122) eta Lazkaon (85) ere kopuruak altuak dira oraindik.
Herri txikiagoei dagokionean, Idiazabalen 42 kasu atzeman dituzte. Ormaiztegi (37), Legorreta (25), Zegama (24), Ataun (20), Segura (20), Zaldibia (19) Olaberria (14), Itsasondo (13), Gabiria (9), Ezkio-Itsaso (8), Gaintza (2), Altzaga (3), Mutiloa (3) eta Zerain (3) daude atzetik. Arama eta Gaintza bakarrik daude kasu berririk gabe,
Eragin tasari dagokionez, Goierriko 22 herriak eremu daude gorrian. Hamalau herrik ehun mila biztanleko 7000tik gorako tasa dute dagoeneko, eta horietako bostek, 8000ko tasa gainditzen dute: Altzagak, Ordizia eta Urretxu 9000tik gora daude, eta Ormaiztegik 10.000ko tasa gainditu du.
Koronabirusaren krisia 2020ko martxoan hasi zenetik, 20.419 kasu agertu dira guztira Goierrin.
01/10 | 01/11 | 01/12 | GUZTIRA | TASA | ||
Altzaga | 1 | 0 | 2 | 43 (+3) |
9289,62 |
|
Arama | 0 | 0 | 0 | 42 |
2450,98 |
|
Ataun | 11 | 8 | 1 | 533 (+20) |
6296,51 |
|
Beasain | 87 | 84 | 72 | 3.967 (+243) |
7617,15 |
|
Ezkio eta Itsaso | 2 | 4 | 2 | 166 (+8) |
7570,98 |
|
Gabiria | 3 | 4 | 2 | 129 (+9) |
8966,86 |
|
Gaintza | 1 | 1 | 0 | 21 (+2) |
4385,96 |
|
Idiazabal | 18 | 18 | 6 | 578 (+42) |
8151,26 |
|
Itsasondo | 4 | 4 | 5 | 153 (+13) |
6868,13 |
|
Lazkao | 27 | 37 | 21 | 1.591 (+85) |
8043,32 |
|
Legazpi | 73 | 55 | 21 | 2.289 (+149) |
6623,86 |
|
Legorreta | 8 | 14 | 3 | 404 (+25) |
7382,55 |
|
Mutiloa | 1 | 1 | 1 | 73 (+3) |
5098,04 |
|
Olaberria | 2 | 7 | 5 | 258 (+14) |
7960,74 |
|
Ordizia | 93 | 66 | 65 | 3.314 (+224) |
9463,75 |
|
Ormaiztegi | 13 | 16 | 8 | 387 (+37) |
10501,57 |
|
Segura | 8 | 10 | 2 | 460 (+20) |
7305,94 |
|
Urretxu | 47 | 54 | 21 | 2.011 (+122) |
9152,15 |
|
Zaldibia | 6 | 7 | 6 | 584 (+19) |
7780,46 |
|
Zegama | 11 | 10 | 3 | 464 (+24) |
6640,37 |
|
Zerain | 2 | 0 | 0 | 46 (+2) |
3284,67 |
|
Zumarraga | 69 | 54 | 33 | 2.585 (+156) |
7198,86 |
|
GUZTIRA | 487 | 454 | 279 | 20.419 (+1220) |