Lemniskata sareak matematikak sekula baino gehiago gizarteratuko ditu
'Urtarrila, matematikaren bila' zikloa bihar hasiko da, 'El ABCdario de las matematicas' hitzaldiarekin. Konferentzietako bat Lazkaon egingo dute. Bi erakusketa antolatu dituzte
Lemniskata sarearen Urtarrila, matematikaren bila zikloa bihar hasiko da. Valladolideko (Espainia) Unibertsitateko Alfonso J. Poblacionek El ABCdario de las matematicas hitzaldia eskainiko du. Hurrengo hiru asteetan matematikaren inguruko beste lau konferentzia eskainiko dituzte adituek.
Hamargarren edizioan, baina, hitzaldi guztiak ez dira Beasainen izango. Hilaren 27an Lazkaoko Kultur Etxean izango dira, Madrilgo Unibertsitateko Francisco Gonzalezek Leonardo Torres Quevedoren inguruan esateko dituenak entzuteko. Zikloak sekula ez ditu bost hitzaldi bateratu eta ez dira inoiz Igartzatik lekualdatu. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
Erakusketak ere gehiago dira aurtengoan. Zeruaren konkista. Lehen droneak erakusketa zabalik dago bihar arte Ordiziako Barrena Jauregian; Lazkaora lekualdatuko dute jarraian, 27ra arte. Biharamunean, Beasainen, Matematika argazki lehiaketako lanik onenekin osatutako erakusketa zabalduko dute, Igartzan. Inaugurazio ekitaldian sari-banaketa ere izango da. Hiru lanik onenek eta herriko argazkilari onenak saria izango dute. Otsaileko bigarren erdian Ordiziako Barrena Jauregian egongo da erakusketa ikusgai.
Egitaraua:
HITZALDIAK
Hilak 14. El ABCdario de las matematicas. Igartza Jauregian (Beasain).
Hilak 21. El chocolate infinito y otras desilusiones matematicas. Igartza Jauregian (Beasain).
Hilak 27. Leonardo Torres Quevedo: el origen de los drones. Kultur etxean (Lazkao).
Hilak 28. Zein ekarpen egin zion Alan Turingek biologia matematikoari?. Igartza Jauregian (Beasain).
Otsailak 4. El problema mas famoso de la historia. Igartza Jauregian (Beasain).ERAKUSKETAK
Bihar arte. Leonardo Torres Quevedo: Zeruaren konkista. Lehen droneak. Barrena jauregian (Ordizia).
Urtarrilak 15-27. Leonardo Torres Quevedo: Zeruaren konkista. Lehen droneak. Kultur etxean (Lazkao).
Urtarrilaren 28tik otsailaren 12ra. VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki lehiaketako lanak. Igartza Jauregian (Beasain).
Otsailak 14-28. VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki lehiaketako lanak. Barrena Jauregian (Ordizia).SARI BANAKETA
Urtarrilak 28. VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki lehiaketa. Igartzan (Beasain).