San Blas jaiak bertan behera uztea erabaki du festa batzordeak
IDIAZABAL // 2022ko San Blas jaiak bertan behera geratu dira. Herenegun Festa Batzordeak bilera egin zuen jaiak antolatu ala ez erabakitzeko, eta batzordeak baloratu du «osasun egoera dela eta, ez dela baldintzarik ematen gozatzeko moduko sanblasak antolatzeko eta ospatzeko». Halere, jaien antolaketan parte hartzen duten eragileek «festa giroko asteburu bat» antolatzeko borondatea adierazi dute.













