Udalak bat egin du Tuterako erailketa gaitzesteko deialdiarekin
Beasaingo Udalak "irmoki" gaitzetsi du Tuteran jazotako hilketa matxista
Beasaingo Udalak “gaitzespen irmoena” azaldu du Tuterako hilketa matxistaren harira. “Tragedia honek gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten eta indarkeria matxistaren aurrean tolerantziak ez duela tokirik”. Bihar Erauskin plazan egingo dute elkarretaratzera joateko deia egin du.