Goruntz dantza taldeak aurten ospatuko du 50. urteurrena Gabirian
Mende erdia iaz bete bazuten ere, pandemia dela eta ospatu gabe gelditu ziren urtemuga. Data oraindik finkatu ez badute ere, aurten ospatzeko asmoa agertu dute.
Gabiriako Goruntz dantza taldeak iaz bete zuen sortu zuteneko mende erdia (1971-2021). Ospakizun bat egiteko eguna ere izendatu zuten taldekideek, ekainerako. Baina pandemiaren egoera gordinak eragotzi zuen ezer ospatzeko aukera.
Aurtengo atzeratu zuten hitzordua, eta 2022an zehar Goruntzen 50. urteurrena ospatzeko asmoa azaldu dute dantzariek. Antolatzen hastera doaz.
Bilera irekia gaur
Herritarrei eta dantza taldean ibili diren dantzari guztiei egin diete ospakizuna prestatzeko deialdia, euren laguntza ezinbestekoa dela eta.
Horiei guztiei bilerarako deia egin diete, gaur, 18:00etan, Gabiriako plazan, ideiak hartzeko.