Kawa Leauma eta June Garitano hizpide, 'Helmuga' telebista saioan
ETBko kirol erreportajeen saioan, Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalaria izango dute gogoan. June Garitano eskiatzaile urretxuarrarekin ere izango dira.
ETBko Helmuga saioak goierritar ukitua izango du aste honetan. Kirol arloko erreportajeak lantzen ditu Ana Ramos aurkezleak gidatzen duen saioak, eta eskualdeko bi gai landuko dituzte oraingoan. Batetik, abenduan zendu zen Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalaria eta hari taldekideek egindako agurra izango dituzte hizpide. Bestetik, Beijingo Neguko Joko Olinpikoei begira, BAT Basque Teamekin parte hartuko duten hiru euskal kirolarekin izango dira, tartean, June Garitano eskiatzaile urretxuarrarekin.
Helmuga saioa, igande goizeko 11:30ean emango dute, ETBren lehen katean eta eitb.eus-en.