Telefonoan Google aplikazioei buruzko ikastaroa KZgunean
ZALDIBIA // Zaldibiako Karreaneko KZgunean telefono mugikorrean Googleren aplikazioen ikastaroa emango dute, urtarrilaren 19tik 31ra (11:00-13:00). Doan da. Kontua sortzen, eta posta elektronikoa, mapa, argazki eta beste aplikazio batzuk erabiltzen erakutsiko dute, baita lainora igotzen ere. Izena kultur etxean eman behar da, gaurko.













