Hotz Legazpik iazko azaroan bildutako janaria eta oinetakoak bidali dituzte. Red Sos Refugiados elkarteak banatuko ditu errefuxiatuen artean.
Lau palet janari eta oinetako bete atera ziren atzo Legazpitik Grezia aldera, han Red Sos Refugiados elkarteak errefuxiatuen artean banatu ditzan. Hotz Legazpi elkarteak iazko azaroaren 21ean bildutako janaria eta oinetakoak ziren.
Hotz Legazpik Grezian dauden errefuxiatuei bidaltzeko material bilketa egin zuen azaroaren 21ean Legazpin, Azokan eta Laubideko kale nagusian. Guztira 65 kaxa bete janari eta 148 kaxakada neguko oinetako bildu ziren, eta atzo bidalitakoa haren zati bat da.
Hotz Legazpik lanean jarraitzen du pertsona errefuxiatuei laguntza bidaltzeko, eta lagundu nahi duenak Rural Kutxan irekita duten kontuan dirua sartu dezake: ES69 3008 0210 10 3303307719.