Talo ikastaroa egingo dute larunbatean Ezkioko frontoian
EZKIO-ITSASO // Ganbara Guraso Elkarteak antolatuta, talo ikastaroa egingo da larunbatean, urtarrilak 22, Ezkioko frontoian. Orduerdiko txandak izango dira: 3 eta 6 urte bitartekoek 16:00etatik 16:30era egingo dituzte taloak; 7-12 urte artekoek 16:30etik 17:00etara; eta 12 urtetik gorakoek, aldiz, 17:00etik 17:30era. Txandak eta ordutegiak errespetatzeko eskatu du Ganbara elkarteak.













