‘Lehendakari gaia’ antzezlaneko sarrerak, agortuta
Txalo Produkzioek bihar aurkeztuko dute lan berrian Ordiziako Herri Antzokian. Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira aktoreak. Sarrerak agortu egin dira.
Antzerki Garaia zikloaren hurrengo saioa Ordizian izango da. Iker Galarzak eta Zuhaitz Gurrutxagak, Lehendakari gaia antzezlana taularatuko dute. Saioa, Herri Antzokian, izango da, 20:30ean. Sarrerak aurrez jarri zituzten salgai, eta gaur Gurrutxagak sare sozialetan iragarri duenez, dagoeneko agortu egin dira.
Txalo Produkzioak ekoiztetxearen lan berriak politikaren munduan murgildu araziko ditu ikusleak. Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Arazoa bideratzeko psikiatra batengana joko dute, eta bien artean solasaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.